Albisteak

Ibilgailu egokitua  

BBGk diruz lagundu du erosketa

Zierbenako Udalarentzat lehentasuna da mugikortasun mugatua duten pertsonentzako ailegaerraztasun zerbitzuaren hobekuntza. Hori, Udalak garatzen dituen integraziorako gizarte-politiken barnean kokatzen da. Zentzu horretan, Udalak mugikortasun mugatua duten pertsonak garraiatzeko ibilgailu egokitua erosi du; horrela, sarbide zaila duten tokietara heltzea erraztuko die, esaterako, hondartzara, mendira eta sorora.

Novaf izeneko ibilgailuak, gurpildun aulkiei, muletak behar dituzten pertsonei edo beste edozein mugikortasun arazo dutenei, normalean joan ezin diren tokietara joateko sarrera errazten dien teknologia du. Horretarako, garraioa errazteko arrapala integratuen sistema du, eta, gurpildun aulkia ainguratu edo ibilgailuak berak duen aulkia lotu ostean, talde honetako pertsonei orain arte joatea ezinezkoa izan duten tokietara joatea errazten die segurtasun osoz.

Sistema berritzaile hau erabiliz, Udalaren helburua da pertsona guztiei sarrera erraztea eta horrela, beren integrazioaren alde egitea erabilera publikoak herritarren beharretara egokituz.

Zierbenako hondartzara doazenei udalak eskaintzen dien zerbitzuen hobekuntza honek BBGren laguntza izan du. Aurrekoa, gas enpresak gizarte zerbitzuan egiten duen lanaren barnean dago.

Zerbitzu berri honen aurkezpenaren ostean Koldo Erkiagari omenaldia egin zaio, La Arena hondartzan “Hondartza Bizi” programaren sustapen beharretan egindako lanaren esker onez. Erkiagak hemiplejia izan zuen eta berori izan zen duela zazpi urte Zierbenako Udalari La Arena hondartzan hobekuntzak egin zitzan proposatu ziona. Proposamen horren baitan zegoen mugikortasun mugatua duten pertsonek hondartzaz disfruta zezaten hainbat neurri aplikatzearen ideia.

Informazio gehiago
Silvia Pérez Larrinaga
Mug.: 615765089
Fax: 944417188
prentsa@zierbena.net

Argazkiak