Albisteak

Zierbenako udala 

Programazioa eskuragarri dago jada Kultur etxean. Haur Arloak irakurketaren hastapenen eta musika ikastaroak eskaintzen ditu. Gainera, adin tarte desberdinetako jendearentzat, argazkilaritza, areto dantzak, patchwork, yoga eta musika ikastaroak egingo dira.

Horrez gain, “ZIERBENA 2000” Emakume Elkarteak, puntua, lagarterana eta joskintza ikastaroak antolatu ditu; “Berdantza Abesbatza” Elkarteak koru entseguak, eta, “Aitzur ta Arraun Dantza Taldeak” haurrentzako eta helduentzako dantza entseguak.

Ikastaro horiek edonork egin ditzake; izan ere, ez da derrigorrezkoa Zierbenan erroldatuta egotea. Informazio gehiago: 946366007 tel. zenbakian edo Kultur Etxean.

Informazio gehiago