Albisteak

Ikas ezazu ingelesa ia doan!  

Ingelesa ikasteko aukera itzela duzu orain, Udalak %90ean diruz laguntzen baitu ikastaroa. Online egiteko ikastaroa da eta tutore batek laguntza eskainiko dio ikasleari; gehienez 20 lagunez osatutako taldea izango da. Ikastaroaren iraupena 6 hilekoa izango da eta izenemateko epea 2010eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Ikastaro horretan A2, B1 eta B2 mailak landuko dira.
Ikastaroaren kostua 450 eurokoa izango da; horietatik 390 euro Udalak ordainduko ditu, hortaz, ikasleak 60 euro baino ez ditu ordaindu behar izango. Aukera paregabea. Aprobetxa ezazu!

Dei ezazu 946366007 tel. zenbakira eta Tokiko Enplegu eta Garapen Sailean galde ezazu.

Informazio gehiago