Albisteak

Apelliduak abizendu 

Zierbenako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, “apelliduak abizendu” izeneko kanpaina jarri du martxan. Kanpaina honen helburua da izenak edo abizenak euskarazko grafiaz jartzea.

Ekimen honen baitan etxez etxe triptiko bat banatuko da eta bertan, izena edota abizena euskarazko grafiaz jartzeko urratsen berri ematen da modu erraz eta sinplean.

Triptikoaren lehen zatian grafia aldatzeko erregistro zibil edo epaitegira hurbildu behar dela azaltzen da eta bertan ematen duten orriarekin batera zeintzuk agiri aurkeztu behar diren.

Horrez gain, izena edota abizena zelan geratuko den kontsultatzeko Euskaltzaindiaren orriaren berri ere ematen da.

Informazio gehiago