Albisteak

 

Urtarrileko aldizkarian agertzen den sinonimoen erantzuna zuzen bidali duten herritarren artean egindako zozketan Aketza Varona suertatu da irabazle. Zozketa hori, maiatzaren 5ean egin da Kultur Etxean. Saria, Bilboko UP BILBAO SPAn bi pertsonarentzako zirkuitu bat izan da.

Erantzunak

  • Aztoratu: asaldatu, larritu, ikaratu, urduritu, izutu, bere onetik atera, asaldatu, kitzikatu, gaitzeratu, haserretu, berotu, nahasi, sumindu, muzindu
  • Itzarri: itzartu, esnatu, iratzarri
  • Jazo: gertatu, agitu, suertatu, pasatu, izan, iragan
  • Ediren: aurkitu, idoro, kausitu, topatu
  • Konparatu: erkatu, parekatu, alderatu, berdinkatu, haztatu, kontrastatu
  • Arakatu: miatu, ikuskatu, erregistratu, azterkatu, aztertu, ikertu, barrendatu, zundatu, haztatu
  • Izan ere: dudarik gabe, hain zuzen, egiaz, egiazki, izatez, benetan, zinez, alabaina, bada ezen
  • Aitabitxia: aita besoetako, aita ponteko, aitatxi, apaidin
  • Halaber: era berean, baita ere, modu berean, orobat, berebat, horretaz gain(era), are gehiago, gainera, bestalde, ere
  • Hala ere: hala eta guztiz ere, nolanahi ere, aldiz, baina, ostera, berriz, horregaitio, horratik, alabaina, haatik, dena dela, betiere, guztiz ere, hori jakinda ere, bizkitartean, alta
  • Bazter: kantal, kantoi, hertz, hegal, izkina
  • Bidenabar: bide batez, iragaitzaz, bidez
  • Edozelan: edonola, nolanahi
  • Eragotzi: debeku, galarazpen
  • Gailendu: nabaritu, nabarmendu, gailurtu, oilartu, zutitu, goititu, tente jarri, nagusitu, garaitu, arrakasta, ukan, gailen gelditu, bentzutu