Albisteak

 

Euskara zerbitzuaren asmakizun berria! Erantzuna asmatzen duzuen guztion artean Bilboko Elkar Megadenda liburu-dendan gastatzeko 100€ko erosketa-txartela zozketatuko da. Iraileko asmakizunari dagokion zozketa urriaren 1ean egingo da Kultur Etxean, goizeko 12:00etan. Irabazlearen izena web orrialdean argitaratuko da.
 
Zozketan parte hartu ahal izateko Zierbenan erroldatua egon behar duzu.
 
2014ko iraileko asmakizuna:

HEGAZTI ANTZA DU;
HALA ERE, UGAZTUNA DA;
EGUNEZ LO ETA GAUEZ ESNA EGOTEN DA;
JAIOBERRITAN ERE ZAHARRA DU IZENA
ZER DA?
 
Entregatu erantzuna Zierbenako Kultur Etxean edo emailez bidali izaskun@ekilore.net helbidera, 2014ko irailaren 30a baino lehen eta zozketan parte hartuko duzu!