Albisteak

 

Euskara zerbitzuak hiruhilekoan behin asmakizun bat igotzen du Udalaren web orrialdera. Erantzuna asmatzen duzuen guztion artean, Bilboko Elkar Megadenda liburu-dendan gastatzeko 100€ko erosketa-txartela zozketatzen da. Martxoko asmakizunari dagokion zozketa martxoaren 31n egingo da Kultur Etxean, goizeko 12:00etan. Irabazlearen izena web orrialdean argitaratuko da.
 
Zozketan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da Zierbenan erroldatua egotea.
 
2014ko martxoko asmakizuna:
 
Fruta gozo-gozoa naiz
txiki-txikia eta gorria,
pilotik bat hartu,
eta denek irten nahi
 
ZER NAIZ?
 
 
Entregatu erantzuna Zierbenako Kultur Etxean edo emailez bidali izaskun@ekilore.net helbidera, 2014ko martxoaren 28a baino lehen eta zozketan parte hartuko duzu!