Albisteak

 

Lanpostuen kopurua: 1

Kontratuaren xedea da udal -arlo eta- sail desberdinetan garatuko diren berariazko jarduketa-programetatik eratorritako lanean laguntzea.

Betekizunak eta titulazioa

NAHITAEZKO BETEKIZUNAK: Hautagaiek, 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenaren 6. Artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Ebazpen horrek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita toki-erakundeek gazteak kontratatzeko 2020ko ekitaldirako laguntzen deialdia, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan. Halaber, hautaketa-prozesuaren oinarrietan agertzen diren gainerako baldintzak ere bete beharko dituzte (www.behargintza-zm.com webgunean kontsulta daitezke), besteak beste:

  • Adina: kontratua hasi baino 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Zierbenan erroldatuta egotea (egiaztatzea).
  • Langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta Gazte Bermea Sisteman inskribatuta egotea kontratua hasi aurreko egunean.
  • Titulazio hauetakoren bat izatea: Merkataritza eta Marketina lanbide-arloan: merkataritza-jardueretako teknikaria, elikagaien merkaturatzeko teknikaria, nazioarteko merkataritzako goi-mailako teknikaria, salmenten eta merkataritza-espazioen kudeaketako goi-mailako teknikaria, marketineko eta publizitateko goi-mailako teknikaria, garraioko eta logistikako goi-mailako teknikaria. Administrazio eta Kudeaketa lanbide-arloan: Administrazio Kudeaketako teknikaria, Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria, Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako teknikaria. Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloan: mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria, administrazio-kudeaketa, sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria, plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria, web-aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.

BALORATUKO DIREN BALDINTZAK: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik jasotako CVaren bidez eta curriculum-elkarrizketaren bidez soilik baloratuko dira, eta hori guztia hautaketa-prozesuaren oinarrietan ezarritako puntuazio-baremoen arabera, honako atal hauek:

  • Lanpostuarekin lotutako prestakuntza arautua.
  • Lanpostuarekin lotutako lanerako prestakuntza eta prestakuntza osagarria.
  • Lanpostuarekin lotutako lan-esperientzia.
  • Lanpostura egokitzea eta ofimatika ezagutza aurreratuak eta lanpostuaren beste ezagutza espezifiko batzuk.

Izena emateko modua: Lanbideren web orrialdearen bitartez besterik ez / Eskaintzaren kodea: 162020007660 (hasta 17/11/2020)

Oinarriak (PDF 308KB)

 Informazioa (PDF 73KB)