Albisteak

 
Zure ideiak konpartitu itzazu, urterik urtera gutziok Zierbena hobea izan dezagun.

Zierbenako Gobernu Taldea 2021eko aurrekontuak prestatzen ari da, eta hobetzeko asmoz, Zierbenako biztanleriaren parte-hartzea eskatu nahi du, ekarpenak biltzeko. Horrela, gure udalerriari dagokion edozein arlo hobetu ahal izango dugu.

Ideiak biltzeko epea bi astekoa izango da; hain zuzen ere, azaroaren 6tik 20ra.

Epea bukatutakoan, Gobernu Taldeak jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu eta interesgarritzat jotzen dituenak proiektu bilakatuko dira.

Parte hartzeko, dituzun ideiak (konponketak, kontratazioak, hobekuntzak, ekimenak, zerbitzuak...) Facebooken eskegi ditzakegu, bestela, Kultur Etxea edo Udaletxera joan zaitezke eta ekarpenak idatziz aurkeztu.

 Zure ideiak konpartitu (PDF 674KB)