2020ko urriaren 1etik urriaren 31ra, zabalik egongo da ZIERBENAKO UDALAK EMATEN DITUEN DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO eskabideak eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea:
- Euskaltegi homologatuetan 2019-2020 ikasturtean egindako EUSKARA-IKASTAROAK (2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era).
- Akademia edo hizkuntza-eskoletan 2019-2020 ikasturtean egindako INGELES IKASTAROAK (2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra).
Dokumentazioa Udaletxean entregatu behar da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Euskara Arloarekin Euskara ikastaroen diru-laguntzetarako eta Enplegu eta Toki Garapenerako Arloarekin ingeles ikastaroen diru-laguntzetarako: 94.636.60.07