Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko eta Adikzioetako Zuzendariak atzoko data duen idazki ofiziala eman ondoren, non birusa transmitituko balitz miaketa lanak egitea ezinezkoa izango litzatekeela eta hondartzetan gehiegizko jende pilaketak saihesteko udalerrietan beharrezko neurriak har daitezen eskatzen baita, gaurtik aurrera, datorren ekainaren 15era arte, alegia, hondartzetako denboraldiaren hasiera ofizialera arte, La Arena hondartza paseatzeko, aisialdiko bainuetarako, uretako kiroletarako eta bakarkako kiroletarako soilik erabili ahal izatea adostu dute Muskizko eta Zierbenako Udalek; hortaz, debekatuta egongo da eguzkia modu estatiko eta jarraian hartzea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak igorritako aholkuei erantzuteko ezintasunak, erabaki hau hartzera eraman ditu bi Udal hauek. Nolanahi ere, gertaera hauek egun batetik bestera nola garatzen ari diren ikusita, baliteke neurri hau hurrengo egunetan aldatu behar izatea.

57/2020 Alkatetza Dekretua (PDF 132KB)