Albisteak

 

Meatzaldeko Behargintzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ertzaintzan eta Udaltzaingoan lanpostuak lortzeko gaitasun-ikastaro hau antolatu du, bereziki bi erakundeentzat irekitako LEPean interesa dutenei zuzenduta.

Prestakuntza 30 urte arteko gazte langabeei zuzenduta dago, Lanbiden inskribatuta eta Bizkaian erroldatuta daudenei. Lehentasuna Meatzaldea-Meatzaldeko pertsonei emango zaie (Muskiz, Zierbena, Ortuella, Abanto-Zierbena eta Trapagaran).

Izena emateko azken eguna: otsailak 5.

Oinarriak eta ikastaroaren edukia (PDF 250KB)