Albisteak

 

Bekadunek bete beharreko eskakizunak:

  • Gazteak hurrengo adinarekin: 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena.
  • Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.

Bekaren ezaugarri orokorrak:

  • Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun.
  • Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira.
  • Hornidura ekonomikoa: hilean 460€.
  • Beka hasi baino lehen, Lanbidek onartuta egon behar izango da.

Eskaera epea: 2018ko urriak 1.

Izen-ematea: www.behargintza-zm.com / oficinas@behargintza-zm.com / 94 404 49 58.

Kartela (PDF 503KB)