Albisteak

 

Konta iezazkiguzu Zierbenan izan dituzun udako esperientziak

Zozketa #NireUdaZierbenan
Aukera ezazu gustukoen duzun sare soziala (FB edota IG), parte hartu eta irabaz ezazu gutxienez bi pertsonarentzako bazkaria, 200 euroan baloratua eta zuk aukeratzen duzun Zierbenako edozein jatetxetan.

Kanpainaren iraupena: uztailaren 20tik abuztuaren 31ra.
Hasiera data: uztailak 20.
Bukaera data: abuztuak 31.

Zierbenako Udalak “#NireUdaZierbenan” egitasmoa baliatu nahi du, Zierbenan bizi edo udalerria bisitatzen duten herritarrek egindako kirol, kultur edo gastronomia-jardueren argazkien bitartez uda ezin hobea pasatzeko udalerriak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutarazteko.
 
Nola har daiteke parte?

1. Sar zaitez https://goo.gl/tzxa1h web orrialdean, erregistro-fitxategia bete, eta erantsi Zierbenan uda garaian egin duzun plan edo jarduera batean ateratako argazki bat edo bideo bat.
2. Argitara ezazu #NireUdaZierbenan hashtaga duen argazki edo bideo bat eta konpartitu itzazu Zierbenan egin dituzun planak edota jarduerak.

Argazkian uda garaian Zierbenan egin duzun guztia erakuts dezakezu, alegia, Zierbenako mendietatik egindako ibilaldiak, Arena hondartzan surf egiten, Malokako txapelketa, Zierbenako 6 auzoetako jaiak, portua auzoko pintxoak, piraguetan edo traineruetan disfrutatutako egun zoragarriak, zabuetan seme-alabekin disfrutatutako egunak… bururatzen zaizun guztia, ohikoenetik hasita arraroenera; hori bai, argazkia Zierbenan aterata dagoela igarri beharko da.

Har ezazu parte nahi duzun beste aldiz, euskaraz zein gaztelaniaz.

Aukerak zenbatezinak dira eta zenbat eta gehiagotan parte hartu, irabazteko aukera gehiago izango duzu.

Nork har dezake parte:

FB edota IG-en kontua, 16 urtetik gora eta sare sozialen baldintzak betetzen dituen edozeinek.

Saria:

2018ko irailaren 3an zozketa egingo da Facebook-en eta #NireUdaZierbenan hashtag Instagram-en bitartez konpartitutako argazki guztiekin.

Saria bi pertsonarentzako 200 euroan baloratutako bazkaria da, irabazleak aukeratzen duen Zierbenako edozein jatetxetan. Saria ezin izango da diruagatik trukatu.
 
Argazkia Zierbenan aterata dagoela argi ikusten ez bada, zozketatik kanpo geldituko da.

Oinarri legalak (PDF 61KB)

Pribatutasun politika (PDF 38KB)

Kartela ikusi (PDF 1,89MB)