Albisteak

 

Bost kilometroko ibilbidean, itsasoaren kresalaz gozatzeko aukera izateaz gain, Serantes mendiaren magaleraino iritsiko da Ibilaldia. Ikastolen aldeko jaiak, lau  gune izango ditu eta publiko guztietarako emanaldi eta ekintzaz gozatzeko aukera egongo da.

Aurtengo Ibilaldiaren helburu   nagusiak hiru izango dira: Ezkerraldean euskara sustatzea, ikastolaren baitan kohesioa handitzea, eta ikastolaren azpiegiturak handitzeko eta hobetzeko dirua biltzea.

Bihotz forma duen sardina lataren irudiarekin eta 'Taup!' leloarekin, batera, bizirik eta indartsu euskararen alde lan egiteko prest dagoela erakutsi nahi du Bihotz Gaztea Ikastolak.

https://ibilaldia.eus/node/31