Albisteak

 

Gero eta haur eta gazte gehiagok ikasten dute euskarazko ereduetan, D eta B ereduetan. Ikas-prozesu osoa euskaraz egin ondoren, batxilergoa edo lanbide heziketa egiten hastean ez dute euskarazko ereduan ikasten jarraitzen.

Kanpaina honen helburua da gazteak animatzea batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ereduan ikasi dezaten; horretarako, beraien bizitokitik hurbil dituzten eskaintzen berri ematen zaie, lagungarri izango zaielakoan.

Hartzaileak:

DBHko 3. eta 4. maila amaitzen dauden gazteak.

Data:

Ikasturtea amaitu baino lehen.

Informazio osagarria:

Kanpaina hau ALKARBIDE bilguneak, Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilguneak, bultzatuta antolatu da.

Martxoan DBHko 3. eta 4. maila amaitzear dauden gazteek foileto bat jasoko dute.

Informazio-foiletoan www.nahidudalako.com web orrirako gonbita egiten zaie. Bertan Bizkaiko 6 eskualdeetako informazioa bildu da:

  • Eskualde bakoitzeko herrietako ikastetxeetan egin daitezkeen ikasketak.
  • Ikastetxeen datuak (helbidea, telefonoa, posta elektronikoa) lortzeko loturak.
  • Ikastetxe edo herri horietara heltzeko erabili daitekeen garraio publikoa (Bizkaibus, Euskotren, Metroa, Renfe, Feve).

Baita sariak ere galdetegia betetzen dutenen artean zozketatzeko.