Albisteak

 

Aukerarik oparoenak dituzten industria eta teknologiarekin erlazionaturiko lanbide heziketako zein unibertsitateko ikasketei buruzko jardunaldia

Hauei zuzenduta dago:

  • DBH edo Batxilergoan azken urteak egiten ari diren seme-alabak dituzten gurasoak; baldin eta seme-alaben prestakuntza-aukerak eta lan-merkatuko eskaintza zein eskatutako profilak ezagutu nahi badituzte.
  • Zer ikasketa egin erabaki behar duten DBHko (12-18 urte) eta Batxilergoko ikasleak, baldin eta etorkizun profesionalerako erabakirik egokiena hartzeko jarraibide eta gakoak behar badituzte.

Lekua:
Zierbenako Kultur Etxeko Areto Nagusia (San Román 6B, Zierbena)
Data eta ordutegia:
2018ko otsailaren 7an, 18:00etatik 19:30etara.

Izen-emateak:
Hitzaldian parte hartzeko ezinbestekoa da nahikoa aurrerapenaz izena ematea;
horretarako, eman ezazu izena telefonoz: ZIERBENAKO KULTUR ETXEA:
94 636 60 07 (Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara)

Informazio gehiago (PDF 22,43MB)