Albisteak

 
Azken urteotan egindako lanaren ildoan, aurten ere euskarazko ereduak sustatzeko kanpaina jarri du abian Zierbenako Udalak Bizkaiko 33 udalerrirekin eta Alkarbiderekin elkarlanean. 2018-2019 ikasturtean eskolatzeko helburuz, umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da. Hori horrela, 2-3 urteko umeak dituzten familiek EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ IKASI izeneko diptikoa eta IRRIEN LAGUNAK klubaren IRRIA aldizkariaren ale berezi bat hartuko dute.

Kanpaina honen helburu nagusia dugu euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta.

 

Kartela ikusi (PDF 1,37MB)

Irria Aldizkaria (PDF 13MB)