Albisteak

 

Beste urte batez, Zierbenako udalak Euskarazko produktuen katalogo berria banatuko du 0 eta 8 urte bitarteko haurren etxeetan. Gainontzeko herritarrek, Kiroldegian, Udaletxean edota Kultur Etxean eskuratzeko aukera izango dute; baita www.katalogoa.eus helbidean ere. Paperezko edizioak zein webgunekoak bi atal nagusitan dute banatuta edukia, alde batetik, 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin, eta bestetik, 12-16 urte bitarteko gazteentzako gauzekin, adinei egokitutako intereseko eta agenden webguneen loturekin batera, eta baita sare sozialen jarraipena egiteko aukera ere.

Katalogoaren 19.edizioa da aurtengoa, eta urtero bezala, gurasoek eta eskolakoek kontuan hartu dezaketen jostailuei, liburuei, musikari edo bideoei buruzko aipamenak ditu.

Urte osoan bizirik eta eguneratuta dagoen bertsio digitalak (www.katalogoa.eus), elkarrizketak, berritasunak, iritziak eta egungo albisteak ere eskaintzen ditu. Gainera, aldian-aldian argitaratzen diren nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du.