Albisteak

 

Praktika bekadunak enpresetan Meatzaldeko gazteentzat.

Bekadunek bete beharreko eskakizunak:

  • 18 eta 29 urte bitartekoa izatea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto Zierbena, Muskiz edo Zierbena.
  • Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.

Bekaren ezaugarriak:

  • Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun.
  • Praktikak enpresetan lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira.
  • Hornidura ekonomikoa: 460€ bekadunari ordaintzeko erabiliko ditu (enpresak 6,09€ atxiki beharko ditu Gizarte Segurantzarako langilearen kotizazio gisa, bai eta %2 ere, PFEZagatiko atxikipen gisa. Bizkaiko Foru Ogasunean sartu beharko du dirua).

Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.

Informazio gehiago (PDF 404KB)