Albisteak

 
  • Garajera edo trastelekuetara sartzeko atea zabaltzen duzunean, egiaztatu zurekin batera ez dela ezezagunik sartzen. Horrelakorik antzematen baduzu, eman horren berri berehala poliziari.
  • Garajera edo trastelekura sartzean edo handik ateratzean, itxaron atea itxi arte, hara sartu edo handik alde egin baino lehen.
  • Erkidegoak, ahal den neurrian, kanpoko pertsonak sartzea eragozteko moduko segurtasun pasiboko neurriak hartu beharko ditu (ate sendoa, segurtasun-sarraila, bideozaintzako kamarak, eta.).
  • Aldiro-aldiro begiratu nola dagoen garajea edo trastelekua.
  • Ez utzi trastelekuaren barruan baliozko objekturik, ezta etxeko giltzarik ere.
  • Etxeko giltzak lapurtu badizkizute eta haiekin batera garajekoa edo trastelekukoa ere baldin bazegoen, zure etxeko giltzaz gain, alda ezazu hura ere.
  • Bizikletak edukiz gero, hormara lotuta egon behar dute, edo beste segurtasun-sistemaren bat erabili behar da. Gainera, identifikatuta egon behar dute (argazki bat atera, bai bizikletarena, bai serie-zenbakiarena), gerora lokalizatu ahal izateko.
  • Ez utzi garajea irekitzeko agindua ibilgailuan, eta uzten baduzu, gorde leku ezkutu batean, inork ez ikusteko moduan.

Dagoeneko biktima bazara...

Kalteak eragin badizkizute eta lapurtu egin badizute, jakinarazi berehala poliziari. Saiatu gauzak ez ukitzen, eta joan zaitez lehenbailehen salaketa jartzera.