Zierbenako I. marrazki lehiaketa
Parte-hartzaileak Zierbenan erroldatuta egongo dira eta 5-16 urte bitartean izango dituzte.
Talde banaketa:
- I. taldea: 5-8 urte bitartekoak
- II. taldea: 9-12 urte bitartekoak
- III. taldea: 12-16 urte bitartekoak
Marrazkiak zelan aurkeztu:
Itxura eta epea: marrazkiak EUSKAL MITOLOGIARI buruzkoak izango dira. DIN-A4 neurriko formatuan aurkeztuko dira eta marrazkiaren atzeko aldean izena, abizenak eta adina zehaztuko dira.
Marrazkiak Kultur Etxeko sarreran entregatuko dira, azaroaren 14tik 30era arte.
Zozketa eta sariak:
Zozketa eta sari-ematea abenduaren 2an izango da Patata Tropikalaren ikuskizuna bukatutakoan (gutxi gorabehera 20:00etan). Aurkeztutako lan guztietatik, talde bakoitzeko pertsona bat izango da saritua.
Sariak ondorengo hauek izango dira:
- I. taldea: 40€ (material didaktikoa erosteko Elkar liburu-dendako bonoa).
- II. taldea: 40€ (material didaktikoa erosteko Elkar liburu-dendako bonoa).
- III. taldea: 40€ (material didaktikoa erosteko Elkar liburu-dendako bonoa).
Gainera, lehiaketa honetan parte hartuko dutenei diploma bana emango zaie. Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak udaleko web orrialdean argitaratuko dira.
Euskal mitologia tailerra
Azaroaren 11n 18:00etatik 20:00etara ludotekan.
Marrazketa tailerra
Azaroaren 25ean 18:00etatik 20:00etara ludotekan.
Egitaraua (PDF 348KB)