Albisteak

 

Zierbenako Haurtzaro, Gazteria eta Familia Sailetik jolasaren garrantzia haurraren ikaskuntzaren elementu garrantzitsuenetako bat bezala antzematen da. Hori dela eta, Ezkerraldeko Gurutze Gorriarekin elkarlanean, gizarte desabantailan dauden haurrentzako jostailuak batzeko kanpaina egitea proposatzen da. Besteak beste, etxe funtzionaletako eta Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileentzat.

Kanpaina, bai jostailu berriak, (eskuratze berrikoak), bai egoera onean dauden erabilitako jolasak (nagusiki pelutxeak, panpinak eta abar) ematean datza.

Bilketa Kultur Etxean egingo da azaroaren 2tik abenduaren 5ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Herritarrei zuzendutako gutun osoa (PDF 162KB)