Albisteak

 

Informazio orokorra

Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalek hitzarmena sinatu dute Petronorrekin eta findegiarentzat lan egiten duten beste hainbat kontratekin, eskualdeko 30 pertsonari Mantentze Elektromekanikoko Laguntzaile izateko prestakuntza emateko.

Ikastaro honek Petronorren lan egiten duten kontratetan Laguntzaile lanak egiteko langileak gaitzeko aukera ematen du.

Ikastaro hau Petronorrek, Findegian lan egiten duten kontratek eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak elkarlanean diseinatu dute, eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalek % 100 finantzatuko dute.

Helburuak

Prestakuntza Plan honekin lortu nahi diren helburuak ondorengoak dira:

  • 3 udalerrietako herritarrak gaitzea, beren enplegagarritasuna handitzeko.
  • Petronor Findegian lan egiten duten kontratei eskualdeko langileen lan-poltsa eskaintzea.
  • 3 udalerrietan langabezian dagoen herritar kopurua arintzen saiatzea.
  • Petronorreko kontratek, bai geldiuneetarako bai beste lan batzuetarako, 3 udalerrietako herritarren kontratazio kopurua handitu dezaten saiatzea.

Prestakuntza programaren ezaugarriak

Mantentze elektromekanikoko laguntzaile ikastaroa Somorrostro Prestakuntza Zentroak emango du, eta 62 orduko iraupena izango du. Ordu horietan, ondorengoetarako gaitasuna lortuko da: industri inguruneetan eragiketa osagarriak egitea zerbitzuan eta bezeroen instalazioetan, zuzeneko arduradunaren jarraibideen arabera, kalitatezko eta segurtasunezko baldintzetan.

Mantentze elektromekanikoko ikastaroaren programazioa:

  1. Industri inguruneetako lanak zerbitzuan: 2 ordu
  2. Terminologia, identifikazio elektromekanikoa: 2 ordu
  3. Maneiatu beharreko elementuen identifikazioa: 8 ordu
  4. Mantentzearen oinarrizko tresnen identifikazioa: 12 ordu
  5. Tresnen erabilera (Praktikoa): 24 ordu
  6. Goialdetako lanen prestakuntza: 2 ordu
  7. Arnas-ekipamenduen prestakuntza: 2 ordu
  8. Gune konfinatuen gaineko prestakuntza: 3 ordu
  9. Laneko baimenen arauen gaineko prestakuntza: 3 ordu
  10. Sulfhidrikoaren arriskuen gaineko prestakuntza: 2 ordu
  11. Itzalgailuen gaineko prestakuntza: 2 ordu

Asistentzietan huts egitea gehienez % 10ekoa izango da, eta asistentzia-falta justifikatua izango da. Ez dira justifikatu gabeko faltak onartuko.

Ikasturtea bukatutakoan parte hartu duten pertsonen kalifikazioak GAI edo EZ GAI izango dira.

Urtarrileko lehen astean, parte-hartzaile bakoitzak enplegurako orientazioa prestatzeko bakarkako saioa izango du (Curriculuma berraztertzea eta elkarrizketa prestatzea).

Urtarrilean ikastaroa egoki egin eta “GAI” kalifikazioa lortu duten partaideen Curriculumak helaraziko dizkie Petronorren enpresa kontratistei.

Trebakuntza ikastaroaren kronograma

Ikastaroa hasteko aurreikusitako data 2016ko azaroaren 14a da (LEHENENGO IKASTAROA) eta 2016ko azaroaren 30a (BIGARREN IKASTAROA).

Trebakuntza ikastaroa bukatzeko aurreikusitako data 2016ko azaroaren 30a (lehenengo ikastaroa) eta 2016ko abenduaren 22a (bigarren ikastaroa) da.

Ikastaroa 800etatik 13:10etara izango da.

Parte-hartzaileen profila

2 ikastaro egingo dira, 15 lagun ikastaro bakoitzean, eta ikasleen banaketa ondorengoa izango da: Abanto-Zierbenako 12 ikasle, Muskizko 12 ikasle eta Zierbenako 6 (bi ikastaroak data berberetan egongo dira).

Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko betekizunak ondorengoak dira:

  • Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena udalerrietan erroldatuta egotea gutxienez 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako antzinatasuna izanda.
  • Langabezian egotea eskabidea egitean eta ikastaroa hasteko unean.
  • Aurretik egina eta indarrean izatea kontratistentzako segurtasuneko 10 orduko ikastaroa.
  • Industriaren edota eraikuntzaren sektorean esperientzia dutenak lehenetsiko dira.

Deialdi honetan aurkeztutako pertsonen artean hautaketa prozesua egingo da, eta ondorengo irizpideak baloratuko dira:

Balorazioa
Hautaketa prozesua Kalifikazioa
Industria arloan prestakuntza arautua PUNTU 1
Industria arloan prestakuntza osagarria PUNTU 1 ikastaro bakoitzeko, gehienez 5 puntu.
Ordu kopurua agertzen ez den ikastarorik ez da kontuan hartuko.
100 ordu baino gehiagoko ikastaroak 1 punturekin baloratuko dira, eta 100 ordukoak edo gutxiagokoak 0,5 punturekin.
Industri sektorean eskarmentua PUNTU 1 6 hilabeteko eskarmentuagatik.
Gehienez 3 puntu.
Petronorren kontratetan lehenagoko eskarmentua PUNTU 1 30 eguneko epealdiagatik edo gehiagogatik, gehienez 5 puntu.
Elkarrizketa pertsonala 0tik 5 puntura

Bi hautagai edo gehiagoren artean berdinketa egonez gero, berdinketa hausteko irizpide izango da DARDE txartelean agertzen den data, hau da, langabezian antzinatasun handiena duena.

(Lanbiden egiaztatuko da hautagaiak langabetu bezala altan daudela, ez da kontuan hartuko enplegu hobekuntza).

Hautatuak izan ez direnekin itxaron zerrenda osatuko da.
Prestakuntza ikastaroaren lehenengo astean bajarik egonez gero, itxaron zerrendako pertsonek ikastaroa egin ahal izango dute.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Curriculum eguneratua NANerako neurriko argazkiarekin
  • Lan bizitza eguneratua
  • Lanbideko DARDE
  • Tituluak (Prestakuntza arautua eta osagarria)
  • Erroldatze-ziurtagiri eguneratua
  • Kontratistentzat indarrean dagoen segurtasun ikastaroaren titulua

Ikastaroa emateko tokia eta kostua

Mantentze elektromekanikoko laguntzaile izateko ikastaroa Somorrostro Prestakuntza Zentroan emango da.

Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalek ikastaroaren kostu osoa hartzen dute bere gain.

Eskaerak aurkeztea

Eskatutako agiriak interesdunen udalerrietako Prestakuntza eta Enplegu Arloen bulegoetan aurkeztu beharko dituzte, 2016ko azaroaren 4ko 14:00ak baino lehenago.

Abanto Zierbenako Toki Garapeneko Agentzian
Bizkaia plaza, 5 (Gallarta) - 48500 Abanto Zierbena
Tel. 94 636 17 94

Forlan
Zendeja kalea 21 – 2. solairua (Meatzari eraikina) - 48550 (Muskiz)
Tel. 94 670 60 16

Zierbenako Udaleko Enplegu eta Toki Garapeneko Arloan
San Roman auzoa, 6B - 48508 Zierbena
Tel. 94 636 60 07

Kartela (PDF 551KB)