Albisteak

 

1. Gazte Olinpiada lehiaketan, bost edota sei kidez osatutako talde mistoak har dezakete parte, eta Zierbenakoak izango dira, gutxienez, erdia gehi bat. Partaideek 18 eta 35 urte bitarteko adina izan behar dute.

2. Lehiaketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da jai gogoa eta ongi pasatzeko grina izatea.

3. Koadrila bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta hori izango da talde osoaren bozeramailea.

4. Izena emateko epealdia irailaren 12tik 19ra bitartekoa da. Parte hartzeko, pertsona bakoitzak Kultur Etxean emango den fitxa bete, eta 3€ ordaindu beharko ditu.

5. Jaiez bestelako jokabideak (diskriminaziozkoak, bortxazkoak, eta alkohola nahiz bestelako drogez abusatzera bultzatzen dutenak) zigortuak izan daitezke eta deskalifikatzeko arrazoia ere izan daitezke.

6. Probak eta baloratzeko irizpideak:

  • A. Janzkera: koadrilaren originaltasuna, kalitatea eta norberaren jantzigintza baloratuko dira. Horrez gain, kolore marroia kamiseta, osagarri eta abarretan erabiltzea kontuan izango da. (0tik 10era).
  • B. Koadrilako totema: Koadrila bakoitzak eraikin bat, ikurra, maskota… eramango du, eta hori izango da taldearen ezaugarria. (0tik 10era).
  • C. Animatzeko gaitasuna: Ekintzak burutzen diren bitartean giroa eta jai esparrua animatzeko koadrilak duen gaitasuna hartuko da kontuan. Horretarako honako elementuok erabil ditzake: musika, kantuak, dantzak, jolasak, fanfarreak, ikuskizunak, malabarismoak, etab. (0tik 10era).

7. Sariak, honako hauek izango dira:

  • Pintxo lehiaketa: Txapela.
  • Gazte Olinpiadak: Multi abentura asteburua.

8. Zierbenako Gazte Olinpiadak 2016 lehiaketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar.

9. Zierbenako Gazte Olinpiadak 2016 txapelketaren oinarrietako zati bat aldatzeko eskubidea dauka erakunde antolatzaileak, bai eta osorik aldatzekoa ere, aldez aurretik abisatuz.

Ikusi kartela (PDF 474KB)