Albisteak

 

Familia estimatuak,

Haurtzaroa, Gazteria eta Familia Sailekook      zuekin harremanetan jartzen gara, beste urte batzuetan bezalaxe, eskola eta gizarte arloko laguntza jasotzeko izena emateko epea zabalduko dela jakinarazteko. Zerbitzu hori udalerriko Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitartean diharduten ikasleek erabil dezakete.

Programa honetan ondokoak landuko dira:

  • Ikasketaren antolatzea.
  • Ikasteko ohitura hartzea
  • Ikasteko motibazioa eta jarrera    positiboa izatea.
  • Zailtasun handienak dituzten lanetan  laguntzea.

Izena emateko epea irailetik aurrera izango da. Zure seme-alabek programan parte har dezaten interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Gizarte Hezitzailearekin 94.636.60.07 telefono zenbakira deituz.

Ikusi kartela (PDF 63,7KB)