Albisteak

 
  • Seme-alabak ez dira gehiegi babestu behar, eta honako balio hauek transmitituz hezi behar dira: besteekiko errespetua, berdintasuna eta tolerantzia.

  • Eskola-jazarpenaren biktimei zein lekukoei erakutsi behar zaie berehala eman behar zaiela horren berri guraso eta irakasleei.
  • Ikastetxea idatziz informatu behar da jazarpen-arriskuei eta arazoaren bilakaerari buruz.
  • Ikastetxean biktima ez dela babesten iritziz gero, horren berri eman behar zaio dagokion administrazioari.
  • Ikastetxeetan protokolo ofizialak ezarri behar dira, eta ikasturte-hasieran ohartarazi horrelako jokabideen aurrean zero tolerantzia izan behar dela; zigorrak ezarri beharko dira jazarpen-egoera bakoitzaren larritasun-mailaren arabera.
  • Biktimak beti sentitu behar du babestuta eta lagunduta.
  • Saihetsi behar da bat-bateko neurriak hartzea: alderdien arteko buruz burukoak, zigor kolektiboak etabar.