Albisteak

 

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere  eskolan erabiltzeko eskola agenda bidaliko diegu Zierbenako 2017an 6-11 urte beteko dituzten neska-mutilei.

Agendok Zierbenako Udaleko euskara zerbitzuak prestatu ditu Bizkaiko beste hainbat udalekin elkarlanean, bi helburu nagusirekin; batetik, euskal kultura ezagutaraztea eta bestetik, irakasle eta gurasoen arteko oinarrizko harremana euskaraz izatea.

Aurten ere, guraso batzuen eskaerei jarraituz irakasleentzako oharrak zelan idatzi azaltzen duen atala gehitu dugu, irakasleei zerbait adierazi behar zaienean agendan euskaraz idazteko.

 Agenda deskargatu (PDF 8,34MB)