Albisteak

 

Ikasturtean zehar aurreikusita dago Zierbena Udalak sortutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planari erantzungo dioten hainbat ekintza egitea. Hori dela eta, Berdintasun Arloak informazio gunea jarriko du, Zierbenako jaiek dirauten bitartean, eta leloa "Ligoteo sanoaren alde" izango da.

Elkargune horretan genero-indarkeria prebenitzeko informazio-mahaia egongo da, eta bertan aurkituko dituzte, gidak, pegatinak, banderolak… bai eta publiko desberdinei zuzendutako beste mota bateko material eta baliabide egokituak eta hurbilak ere, batez ere harrei eta gazteei zuzendutakoak.

Informazio gunea, udalerriko auzoetako jaietan aurkituko duzue, larunbatetan 17:00etatik 20:00etara.

Adi egon!

Eskuorria (PDF 432KB)