Albisteak

 

Aste honetan BI-3794 errepidearen Aldapa auzoko 1 zenbakitik San Mames auzoko 30 zenbakira doan bide-zorua hobetzeko lanak hasiko ditu Zierbenako Udalak.

Jarduketa honek 143.825,02 euroko inbertsioa suposatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Sailetik 33.295,06 euroko diru-laguntza jaso du. Diru-laguntza hori Udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko da.