Albisteak

 

Haurtzaroa, Gazteria eta Familia Sailak Ludoteka Gaztea programazioaren baitan uztailaren 7rako irteera bat antolatu du.

Izena ematearen gaineko gaizki-ulertzeak ekiditeko, hurrengo puntuak argitu nahi ditugu:

  • Zerbitzua, beren-beregi, Zierbenan erroldatutako 12 urtetik 18 urtera arteko gazteentzat da (jada adin hori dutenentzat edo aurten beteko dutenentzat.
  • Izena emateko eguna 2016ko ekainaren 24a izango da, 12:00etan Kultur Etxean.
  • Plazak mugatuak izango dira eta izena eman eta ordaindu izanaren ordenaren arabera beteko dira.
  • Pertsona bakoitzak, gehienez, gazte 1 apuntatu ahal izango du.

Ikusi udal bandoa (PDF 51,1KB)