Albisteak

 

Hondartzak, herritarrok aisialdirako sarri erabiltzen ditugun gune natural edo artifizialak dira, batez ere uda garaian. Bizkaiko Lurralde Historikoan, bere kostalde osoan, 28 hondartza daude; gehienak, bertara hurbiltzen diren erabiltzaileei hainbat zerbitzu eskaintzeko hornituak.

Bestalde, Bizkaiko hondartzen kudeaketa jarduera konplexua da. Horretarako modu koordinatuan lan egin behar dute honako erakunde hauek: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila eta hondartzak dituzten udal mugarteetako udalak.

Horretan parte hartzen duten erakundeen zeregina, beraz, baliabide tekniko eta ekonomikoak eta giza baliabideak hobetzea da herritarrei zerbitzu hobeagoa emateko eta erakundearen eta hondartzez gozatzen duen jendearen ingurumen joera hobetzea. Xede horrekin sinatu zuten aipatu erakundeek “Bizkaiko hondartzetako eta horien inguruneetako kudeaketa eta kalitateari buruzko esparru akordioa”, 28 hondartza eta 19 udalerrirentzat.

Dokumentu honetan kalitatearen eta ingurumenaren inguruko politika integratua ezagutu daiteke (PDF 70KB)