Albisteak

 

Turismoa sustatzeko "Enkartur, Enkarterri Turismoa" erakundeak bi pertsona behar ditu Zierbenako La Arena hondartzako informazio gunean arreta emateko.

Profila:

  • Diplomatura, Lizentziatura, Unibertsitateko Gradua, edo Goi Mailako Heziketa Zikloa.
  • Gutxieneko euskara maila: IVAPeko 2. Hizkuntza Eskakizuna, HABEko 2. mailako ziurtagiria, Osakidetzako 2. Hizkuntza Eskakizuna, Ertzaintzako 1. Hizkuntza Eskakizuna, Irakaskuntzako 1. Hizkuntza Eskakizuna, EAEko, Nafarroako eta Madrileko Hizkuntza Eskoletako 4. maila (ikasketa plan zaharra); EAEko Hizkuntza Eskolek emandako Maila aurreratua (ikasketa plan berria), edo Batxilergora arte, gutxienez, D ereduan ikasi izana.
  • Ingelesa: nahitaezko maila ertaina - altua (B2 gutxienez).
  • Beste hizkuntza batzuk baloratuko dira.
  • Zierbenan erroldatuta egotea.

Lan-kontratua ekainaren 1etik irailaren 30era (astean 30 orduko jarduna).

Astelehenetik igandera lan egingo da, baita jai egunetan ere (astean bi egun libre).

Zerbitzua emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:30-19:00, eta, larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan 10:30-19:30.

Interesdunek Curriculuma eta hizkuntza maila egiaztatzeko agiriak, ondorengo helbidera bidali beharko dituzte: info@enkartur.eus.

Eskaerak jasotzeko azken eguna eta ordua: 2016/05/24ko 14:00etan.