Albisteak

 

Itsaskia gustatzen zaizu? Apirilaren 1etik aurrera, Zierbenako Portua ahosabai apartenentzat derrigorrezko geralekua izango da. Ostiralero, larunbatero eta igandero, portuko jatetxeek dastatzeko muskuilu-platerak eskainiko dituzte. Anoa 4 euroan izango da. Era desberdinean prestatuko dira: azalore kremarekin eta curry ukituarekin, ozpin-oliotan, marinel-erara, saltsa gorrian eta lurrunetan prestatuta. Halaber, txakolin eta itsaski bikoteak aurkeztuko dira.

Parte-hartzaileak:

  • El Marinero: 946 365 058
  • Gloria: 946 365 013
  • Batzoki: 946 366 374
  • El Puerto: 946 365 348