Albisteak

 

Zierbenako Udalak, beste hainbat udalekin eta Alkarbiderekin elkarlanean, euskararen transmisioa bermatzeko www.emangiltza.com webgunea sortu du, gurasoen kezka eta zalantzak uxatu eta material erabilgarria gurasoen esku jartzeko asmoz.

Horrez gain, Ku-ku liburuxka ere sortu du haurrekin euskaraz hitz egiten hasteko. Bertan hiztegia, akats ohikoenak zelan zuzendu, jolasak, abestiak... agertzen dira. Liburuxka www.emangiltza.com webgunetik deskargatu daiteke.