Albisteak

 

Norentzat:

Herritarrentzat, oro har, banan-banan edo taldeka, beti ere gutxienez taldekideen %50 Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza parte-hartzaileetako udalerriren batekoak badira eta udalerri zein eskualdearentzat berritzaileak bezain beharrezkoak diren enpresa-ideiak aurkezten badituzte.

Helburuak:

  • Kultura sustatzailea eta enpresen sorrera herritarrengana hurbiltzea.
  • Udalerri zein eskualdearentzat berritzaileak bezain beharrezkoak diren enpresa-ideien garapena sustatzea.
  • Inguruko sustatzaileen artean enpresa-kultura bultzatzea eta zabaltzea.
  • Herritarrek enpresa-sarea hobeto ezagutzea.
  • Eskualdeak negozio-aukera berrien sustatzaile eta bultzatzaile moduan daukan zeregina zabaltzea.

Parte-Hartzaileek bete beharreko betekizunak:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza parte-hartzaileetako udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Enpresa-ideia edukitzea eta enpresa-ideiaren gidoia egitea. Gidoiak gehienez koadernatu gabeko 5 orrialde edukiko ditu.
  • Enpresa-ideia talde moduan aurkeztuz gero, gutxienez taldekideen %50 Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza partehartzaileetako udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Saritutako ideiak Behargintza parte-hartzaileen jabetzakoak izango dira.
  • Saria jaso ahal izateko, proiektuko ordezkariak Ogasuneko, Gizarte Segurantzako eta udaleko ordainketak egunean dituela adierazteko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Enpresa-ideia aurkezteko epea: otsailaren 6tik apirilaren 30eko 13:00ak arte.

Deskargatu oinarriak (PDF 950KB)