Albisteak

 

Zierbenako EISE

Zierbenako Haurtzaroa, Gazteria eta Familia Sailak psikomotrizitate tailerra eskaintzen dizue.

Gaur egun haurren garapen-atzerapena jorratzeko beharrezkotzat hartzen da psikomotrizitatea lantzea; horrela, eskema motorren, gorputzaren kontzientziazioa, espazioaren, lateralitatearen eta denboraren nozioak ondo menperatzea lortuko dute.

Tailerraren helburuak:

  1. Haurrek norbere gorputza ezagut dezaten laguntzea, baita norberarekin eta inguruarekin izan ditzaketen jokatzeko aukerak ezagutzen laguntzea ere.
  2. Fisikoki, intelektualki eta afektiboki duten potentziala handitzea.
  3. Norbere auto-kontrola eta harreman-pertsonalak eta ingurunearekin dituzten harremanak hobetzea.
  4. Ikasteko edo harremanetarako arazoak dituzten haurren heziketan laguntzea.

Hartzaileak:

Zierbenan erroldatutako eta 2012 eta 2013 urteetan jaiotako haurrak. Behar bereziak baloratuko dira.

Datu interesgarriak:

Egunak: ostiralak.
Ordutegia: 17:15etik 18:00etara.

Informazio gehiago:

Izena emateko epea: urtarrilaren 22a.
Telefonoa: 94 636 60 07.
Harremanetarako: Gizarte Hezitzaileak.