Albisteak

 

Zierbenan, udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian edo Gizarte Etxean aurki ditzakezu. Halaber, hemen (PDF 8,4MB) ere deskargatu dezakezu.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dugu Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.

Erabilgarri eta probetxugarria

Gurasoentzako eta 0-12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre¬ferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

Edizio digitala askoz ere zabalagoa eta argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukerarekin.

Horretaz gain, www.katalogoa.org webgunean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.