Albisteak

 

Herritar estimatu hori:

Gabonetako garaia, haur gehienek jostailu asko jasotzen duten urteko denboraldia da.

JOLASTEA, haur guztiek duten eskubidea da; hala ere, guztiok dakigun bezala, ume guztiek ez dute disfrutatzeko pribilegiorik.

Zierbenako Haurtzaro, Gazteria eta Familia Sailetik, jolasaren garrantzia, haurraren ikaskuntzaren elementu garrantzitsuenetako bat bezala antzematen da. Hori dela eta, Ezkerraldeko Gurutze Gorriarekin elkarlanean, gizarte desabantailan dauden haurrentzako jostailuak batzeko kanpaina egitea proposatzen da. Besteak beste, etxe funtzionaletako eta Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileentzat.

Kanpaina, bai jostailu berriak, (eskuratze berrikoak), bai egoera onean dauden erabilitako jolasak (nagusiki pelutxeak, panpinak eta abar) ematean datza.

Batzea, Kultur Etxean egingo da, azaroaren 2tik abenduaren 4ra bitartean, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago lortzeko, 94 636 60 07 telefonora deitu.

Gai horrekin daukazuen sentsibilizazioa aldez aurretik eskertuz, agur bero bat;

Haurtzaro, Gazteria eta Familia Zinegotzia