Albisteak

 

Zierbenako Udalak 2007ko abenduan udalerrian euskara sustatzeko erabaki irmoa hartu zuen. Ildo beretik, 2013an Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (2013-2017) onartu zuen. Plan horrek hiru helburu estrategiko ditu: euskaraz jabetzea, euskara erabiltzea eta euskara aberastea, eta harrezkero, asko izan dira udalerrian euskara sustatzeko egin diren ekimenak.

Oraingo honetan 2016 urtean Euskara Sustatzeko Kudeaketa Plana prestatzen hasi behar dugu. Hain zuzen ere, 2016 urtean Zierbenan euskara sustatzeko egin ditzakegun ekintzak proposatu eta erabaki behar ditugu. Horretarako zure ekarpenak izatea oso inportantea dela deritzogu.

Euskara Sustatzeko Euskara Batzordean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez Euskara Zerbitzuarekin harremanetan, Zierbenako Kultur Etxean edo 94 636 60 07 telefono zenbakira deituta.

Batzordean parte hartzerik ez baduzu, baina ekarpenak egin nahi badituzu, jardueren oinarria zein izango den ikus dezakezu.

Ekarpenak egiteko epea 2015eko azaroaren 30era arte zabalik egongo da.

Kudeaketa plana 2016 (PDF 251KB)