Guraso agurgarriak:
Zuen seme-alabei helarazten diedan gutun honen bidez gogorarazten dizuet, Zierbenako Udalak eskola-laguntza lortzeko eskaintzen duen diru-laguntza, eskola-materiala, garraio laguntza, haur eskola eta jantokia ordaintzeko diru-laguntza alegia, aurten berriro ere eska daitekeela eta epea zabalduko dela.
Diru-laguntza hori, herrian erroldatuta eta 2014-2015 ikasturtea ondoko edozein modalitatetan egin duten herritarrentzat da: Haurreskolak, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Erdi Mailako Gradua, Goi Mailako Gradua eta Unibertsitate-ikasketak (Diplomaturak, Lizentziaturak (Plan zaharra) eta Graduak (Plan Berria).
Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da, ekainaren 1etik 30era eta Udaletxean eskatu beharko da.
Entregatu behar den dokumentazioa:
- Eskatzailearen NANaren kopia
- Erroldatze-data agertzen den errolda-agiria
- Familia liburuaren kopia
- Harrera edo tutoretza kasuan egoera hori ziurtatzen duen egiaztagiria
- Ikaslea oraingo ikasturtean matrikulatuta egon dela egiaztatzen duen matrikularen edo ziurtagiriaren frogagiria
- Diru-sarrera egin behar den kontuaren lehen orriaren kopia
- Garraio edo jantoki gastua ordaindu dela agertzen den frogagiria
- Udalaren zerga guztiak ordainduta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria
Informazio hau interesatuko zaizuelakoan, adeitasunez agurtzen zaituztet.
Zierbenan, 2015eko maiatzaren 11n
ZIERBENAKO UDALEKO ALKATEA
MARCELINO ELORZA TALLEDO
Gutuna ikusi (PDF 44KB)