Albisteak

 

Aurreko urteetan bezala aurten ere Bizkaiko hainbat udalerriren artean abian jarri dugu Nahi dudalako! kanpaina. Kanpainaren helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea.

Egitasmoaren berri emateko, DBH 3. eta 4. maila ikasten ari diren Zierbenako ikasleei diptikoa bidali diegu etxez etxe. Diptiko horretan kanpainari buruzko informazioa jasotzen duen web gunearen berri eman zaie eta web gune horretan Bizkaian D eredua eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda ikusteko aukera dute gazteek.
Informazio horrekin batera, hainbat sari irabazteko aukera ere izango dute www.nahidudalako.com web gunera sartzen diren gazteek.