Albisteak

 
  • Inoiz gertatuko zitzaizun agian: giza laguntzako helburuetarako dela esanez, sinadura edo diru-laguntza eskatu dizute ezezagun batzuek kalean. Zure borondate onenarekin, laguntzea erabakitzen baduzu, musuak eta besarkadak ematen dizkizute, esker onez. Baina adi! Esker onaren aitzakian, diru-zorroa, bitxiak edo bankutik atera berri duzun dirua kentzen saiatuko dira agian.
  • Europako Ekialdeko emakumeak izaten dira gehientsuenetan horrela ibiltzen direnak.
  • Binaka edo hirunaka jarduten dira, baina beste batzuk ere egoten dira handik hurbil, ibilgailuren batean, ziztu bizian alde egiteko zain.
  • Adineko jendea aukeratzen dute gehienetan lapurretan egiteko.
  • Etxeko edadetuek banketxera joan beharra badaukate, ahal izanez gero, joan beraiekin.
  • Ez fidatu arreta erakartzen saiatzen diren ezezagunekin, edo gure ondoan, oso gertu jartzen direnekin. Sekula ez eman bizkarrik.

LAPURRETAN ARI BAZAIKIZU EDO DAGOENEKO LAPURTU BADIZUTE...

  • Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.
  • Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.
  • Hartu gogoan lapurraren ezaugarri fisiko guztiak, zer arma erabili duen, nola hitz egiten duen, orbainik badaukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer xehetasun.
  • Lehenbailehen jakinarazi poliziari.

MUSKIZ ERTZAIN-ETXEA: 94-4063460

 Kartela ikusi (PDF 80KB)