Albisteak

 
SOS Deiak 112. Comisaría de Muskiz 94 406 34 60.
  • Dendetan segurtasun-sistemak jartzea komeni da, ahal izanez gero behintzat: alarmak, kamerak, kanpoko aldeko blindatzeak, segurtasun-kutxak..., eta neurri horiek dituztela iragartzea onerako da, lapurrei atzera eragiteko.
  • Ekipoen serieko zenbakiaren erregistro bat izan behar da, eta baita salgaien identifikatzaileak ere.
  • Ez da komeni dendaren kanpoko aldetik barruko aldea ikustea eragozten duten produktu edo publizitate gehiegi izatea erakusgai.
  • Zenbat era argitasun handiagoa izan barruan, orduan eta arrisku txikiagoa lapurretak izateko.
  • Kutxa edo banketxeetara dirua eramatean, beti ordu berean egitea saihestu beharko da, eta diskrezio osoz eramango da dirua.
  • Dendako kutxan gehienez ere kopuru jakin batera artekoa edukiko da; hortik gorakoa beste nonbaitera eramango da.
  • Dendak ixterakoan, barruan inor geratu den begiratuko da, arreta handiarekin.
  • Dendaren kanpoko aldean pertsona- edo ibilgailu-mugimendu arraroa sumatzen bada, poliziari deitu berehala.

Dagoeneko biktima bazara...

  • Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.
  • Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.
  • Hartu gogoan egilearen ezaugarri fisiko guztiak, gainean zeramatzan edo erabili zituen objektuak, zer hizkuntzatan hitz egiten zuen, orbainik bazeukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozein xehetasun.
  • Lehenbailehen jakinarazi poliziari.
  • Negozioan lapurretaren bat izan den susmoa izanez gero, ez sartu barrura eta ez ukitu ezer ere; berehala 112 zenbakira deitu, edo poliziari.