Albisteak

 

Helburua

Programan parte hartzen duten langabeek lanmunduan sartzea euren lanpostu propioa sortuta.

Norentzat

Abanto-Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zierbenan erroldatutako pertsona langabeentzat.

Edukia

Programa honako faseetan egituratuta dago:

  • I. fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete 1).
  • II. fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete).
  • III. fasea: enpresa sortzea eta jarduera abian jartzea.

I. eta II. faseetan, partaideek 350 €ko diru-laguntza jasoko dute hilean.

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa-jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Izen-ematea

Zierbenako Kultur Etxea
San Román auzoa, 6-B 48508 – Zierbena
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.

Izena emateko epea: 2014ko abenduaren 15etik 2015eko urtarrilaren 13ra.

Informazio telefonoa: 94 636 60 07

Deskargatu oinarriak (PDF 813KB)