Albisteak

 
SOS Deiak 112. Comisaría de Muskiz 94 406 34 60.
  • Internet modu seguruan erabiltzen erakutsi behar diete gurasoek seme-alabei. Horretarako, erabilera-arauak ezarri behar dituzte, izan daitezkeen ondorioen berri eman behar diete eta zalantzarik izanez gero garrantzitsuena beraiei galdetzea dela adierazi behar diete. Horrez gain, seme-alabek bisitatu dituzten orri eta edukiak ikuskatu behar dituzte.
  • Oso ospe onik ez duten eragiketa edo orri jakinetara sartzeko kontrol- eta iragazki-programak instalatzea komeni den pentsatu behar da.
  • Ez da datu pertsonalik eman behar, hartzailea jatorri segurukoa denean edo datuak ematea beharrezkoa denean izan ezik.
  • Inoiz ez dira eman behar sarbide-gakoak edo pasahitzak.
  • Aldian behin aldatu egin behar dira Interneten bidez eragiketak egiteko pasahitzak, eta ez da erabili behar erraz asma daitekeen pasahitzik.
  • Kontu handiz ibili behar da argazkiak bidaltzerakoan edo ezezagunekin hitzorduak jartzerakoan.
  • Birusen kontrako programak erabiltzea komeni da.
  • Transakzio ekonomikoak egiteko, oso gomendagarria da "txartel birtual" direlakoak erabiltzea. Momentuan sortzen dira, erosketaren balioaren zenbatekoa ematen zaie, eta horixe bakarrik da arriskuan jartzen den gehieneko zenbatekoa.
  • Ez da behin ere fidatu behar norbera hautatua izateagatik lortutako opari eta zozketa-sariez.

Dagoeneko biktima bazara...

  • Deliturik izan bada, berehala jakinarazi poliziari zer gertatu den.
  • Adingabeak tartean badira, edozein anormaltasunen berri eman beharko zaie, beti, gurasoei edo tutoreei.