Albisteak

 

Inguru eleanitzean euren seme-alabak hezteko gurasoek daukaten arduraz ohartuta, Zierbenako Udalak "Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua"ren edizioan parte hartu du.

Udalak familia eremuan euskararen transmisioa bideratzeko herritarrei lagundu nahi die, seme-alaben hezkuntza eleanitzari laguntzeko.

Zierbenako Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko familien artean ezagutzera eman du ekimen hau, herriko gurasoek euren seme-alabak modu elebidunean hazteko edota dituzten zalantzak argitzeko. Gida honek hainbat aholku batzen ditu familia harremanak eta eleaniztasuna ardatz hartuta gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik.

Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua (PDF 2MB)