Albisteak

 
Zierbenako Udalak Bizkaiko beste Udal batzuekin eta Alkarbiderekin elkarlanean Eman Giltza egitasmoa martxan jarri du. Egitasmo honen helburua, belaunaldiz belaunaldi euskararen ondorengoetaratzeak duen garrantzia azpimarratzea da.

Hori dela eta, Udaleko Euskara Zerbitzutik gurasoak beren seme-alabak eleanitzak izan daitezen lagun diezaieten animatzen ditugu.
 
Web orrialdearen berri emateaz gain, 0 eta 3 urteko haurrei KU-KU CD-a, adur-zapiak eta askari-poltsak bidali dizkiegu eta, 4 urteko haurrei askari-poltsa igorri diegu.

Informazio-diptikoa (PDF 1,22MB)

Ku-ku CDaren portada (PDF 3,61MB)