Albisteak

 

Familia estimatuak,

Haurtzaroa, Gazteria eta Familia Sailekook zuekin harremanetan jartzen gara, beste urte batzuetan bezalaxe, eskola eta gizarte arloko laguntza jasotzeko izena emateko epea zabalduko dela jakinarazteko. Zerbitzu hori udalerriko Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. Maila bitartean diharduten ikasleek erabil dezakete.

Programa honetan ondokoak landuko dira:

  • Ikasketaren antolatzea
  • Ikasteko ohitura hartzea
  • Motibazioa, ikasteko jarrera positiboa izatea
  • Zailtasun handienak dituzten lanetan laguntzea

Izena emateko epea irailetik aurrera izango da. Zure seme-alabek programan parte har dezaten interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Gizarte Hezitzailearekin: 94 636 60 07.

Deskargatu oharra (PDF 317KB)