Albisteak

 

Zierbenako Udaleko Euskara Zerbitzuak Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera, 2014-2015 ikasturteko ESKOLA AGENDA argitaratu du Lehen Hezkuntzako ikasleen artean banatzeko.

Azken urteotan egin moduan, ikasturte hasiera honetan ere eskola agenda jasoko dute Bizkaiko hainbat umek euren etxeetan. Ikasturte honetako agendak txoriak ditu protagonista.

Ekimen honen helburu nagusia euskal kultura sustatzea eta ikasle, guraso eta ikastetxeen arteko harremana euskaraz izan dadin eragitea da.

2014-2015eko Eskola Agenda (PDF 9,07MB)